Udal eta foru hauteskundeen ostean osatu nahi diren akordio eta hitzarmenetarako EH Bilduk beharrezkotzat ikusten dituen edukien berri eman du. Bizi dugun egoera politikoak eta sozioekonomikoak oinarri sendoen gainean eraikitako akordioak eskatzen ditu, eta oinarri horiek zehaztu ditugu, gure eskaintza lantzerako orduan.

Elkarrizketa egin diote BERRIA egunkarian Hasier Arraizi:

Udalbiltzaren mapa egutegia du Hasier Arraiz (Gasteiz, 1973) Sortuko presidenteak Donostiako bulegoan. Euskal Herri osoa ageri da han; Arraizek gehiago begiratu dio azkenaldian Hego Euskal Herriari. Bozengatik.

Izan dira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Nolako argazkia ikusten duzu?

Atzo goizean, hauteskunde osteko egoerari buruz UPNko presidentak egin dituen adierazpenek, Barcinak herritarren borondateari dion errespetu falta agerian utzi dute. Maiatzaren 24an nafar gizarteak UPNren gobernuen amaiera eta aldaketa sakonaren aldeko apostua egin zuen. Egoera honetan, burua galdu du Barcinak eta adierazpen larriegiak egin ditu Nafarroako etorkizunaren inguruan.

Errealitatek kanpo bizi da Yolanda Barcina, ez ditu emaitzak bere gain hartu eta nafarrek hautes-ontzietan adierazitakoaren gaineko autokritikarik ez duela egin argi geratu da.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile