Ezer baino lehen eskertu nahi dugu herriz herri gure alkateek, zinegotziek eta EH Bilduko proiektua babestu dutenek egindako lana lau urteetan zehar. Aldaketa politiko eta soziala abian jartzeko lehen ilaran izan dira eta aurrera begira, bide horretan sakontzeko egin dutena oso baliagarria izango da.

Udal eta Foru hauteskundeetan izandako emaitzek baieztatzen dute EH Bildu erreferente politiko eta zabala dela eta aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko funtsezko biratekoa dela eta izango dela.

Pasaden igandeko hauteskundeek utzitako egoera politikoa oso interesgarria da Gasteizen. EH Bilduko alkategaia den Miren Larrion-en aburuz, "herritarrek gure apustu baikor eta zilegia babestu dute". Gainera, Marotoren kontrako sentimena 'oihu gogor' bat dela argi geratu da. "Horregatik Gasteiz anitz batean sinisten dugun guztiok batu behar gara", azaldu du Larrionek.

Ekinez egina, EH Bilduk alderdi guztiekin kontaktuetan jarriko dela adierazi du Larrionek. Eta prozesua gaur bertan hasiko dela gehitu du. Gainera, "bide eta formula guztiak aztertzeko prest" agertu da.

Azkenik, Larrionek alderaketa honekin amaitu ditu bere hitzak: "Aldaketa haizea nabarmentzan da. Eta Nafarroan posible bada, zergatik Gasteizen ez?".

Elkarrizketa egin diote Hasier Arraizi Euskadi Irratian. Arraizek hauteskundeetako emaitzei buruzko balorazioa egin du, hausnarketa egiteko beharra nabarmendu du eta Nafarroan edo Gasteizen ireki diren aldaketa aukerei buruz hitz egin du.

{audio}http://www.eitb.eus/multimedia/audios/2015/05/26/1697598/20150526_10292310_0007741341_002_001_C_ARRAIZ_OSO.mp3{/audio}

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile