Bilbon auzorik auzo hauteskunde prozesua hasi dugu

Bilboko EH Bilduk atzo, hilaren 11n, abiatu zuen auzorik auzoko hauteskunde prozesua, Indautxuko Kirruli kultur elkartean egin zen lehen batzar irekiarekin. Auzoetatik hirigunerainoko Bilbo sortzea helburu, nahitaezkoa da auzo bakoitzaren beharrak zein diren aztertzea eta horiei gaina hartzeko proposamenak lantzea, modu ireki eta parte hartzailean. Hartarako, datozen asteetan EH Bilduren lehendabiziko batzar irekiak egingo dira Bilboko zenbait auzoetan. Indautxukoari Zorrotzakoak segituko dio. Azken hau, auzo etxean ospatuko da abenduaren 17an 19:30ean. Urte berriarekin batera izango dira Alde Zaharrekoa (urtarrilaren 14an, 19:00etan, La Bolsan), Santutxukoa (urtarrilaren 14an, auzo etxean, 19:30ean), San Frantzisko eta Zabalakoa (urtarrilaren 15ean, auzo etxean, 19:30ean).

Xabier Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaiari elkarrizketa ETB1eko Egun On Euskadi saioan:

"Iruzur fiskalaren aurkako lana hezkuntzatik hasten da. Gipuzkoako Diputazioak unitate didaktiko bat sortu du aurten eta Gipuzkoako eskolei eskeini diegu 16-17-18 urte bitarteko gazteekin landu dezaten. Aintzindari izan den proiektu hau zabaltzeko Eusko Jaurlaritzarekin hizketan ari gara."



Xabier Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaiak Gipuzkoan duela lau urte abiatutako aldaketa goraipatu eta norabide horretan jarraitzeko EH Bildu gehiengo osoaren bila aterako dela esan du Igor Eguren Ordiziako alkategaiaren aurkezpenean: "Lau urte hauetan hartutako neurriak ez dira "batzuen" gustukoak izan, eta EAJk, PSEk eta PPk, denak elkartu, gutxi batzuen interesak defenditu. (besteak beste bankari, konstruktore eta enpresari handienak) eta aurrekora itzuli nahi badute ere, ez gaude atzerapausoak emateko prest, gehiengo osoa behar dugu hartutako bidean sakontzeko". Aurkezpenaren aurretik, bi hautagaiek Orkli enpresa bisitatu dute.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile