Atarrabiako EH Bilduk Mikel Oteiza alkategai izatea berretsi zuen atzo programa puntuz puntu lantzeko egindako bilgunean.

Mikel Oteizak azken lau urteetako lanari jarraipena emateko asmoa agertu zuen, "Atarrabiako udalak norabide ona ezarri du lau urte hauetan eta bide horretatik jarraitzeko ilusioz aurkezten naiz" adierazi zuen. Udalak ateak parez-pare ireki ditu legealdi honetan, herritarren parte hartzea, gardentasuna eta zerbitzu publikoen defentsa eta indartzea izango dira aurrerantzean ere Atarrabiako ehbilduren egiteko modua.



Miren Larrion eta Kike Fernandez de Pinedok Udaletik eta Aldunditik bultzatuko lituzketen neurrien berri eman dute

EH Bilduk gaur goizean aldarrikatu du Arabako instituzio nagusiek gizartean zabaldutako frackingaren aurkako jarrera behingoagatik islatu behar dutela. "Gaur egun EH Bildu da berme erreal bakarra Arabako instituzio nagusiak frackingaren aurkako eragile aktibo bilakatzeko"; nabarmendu du Miren Larrionek.

Elkarrizketa egin diote Adolfo Araiz Nafarroako lehendakaritzarako hautagaiari ETB1eko Egun On Euskadi saioan.



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile