Azken urteetan egin diren murrizketak gainditzeko eta euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko berme bakarra EH Bildu dela azpimarratu du

Gasteiz. 2019-04-11. Araban EH Bilduk ordezkari bat izateak espainiako eskuin neandertalak bat gutxiago izango duela esan nahi duela gogoratu du gaur Arabako zerrendaburua Iñaki Ruiz de Pinedok. Gasteizko Abastos plazan izan da Kanpaina Hasiera Ekitaldian. “2011an, ezker soberanistak lehen aldiz lortu zuen ordezkari bat Arabatik. Iker Urbina izan zer gure lehen ordezkaria Madrilen eta argi esango dizuet, Kongresuan Arabatik egon den kongresistarik onena izan zen. Arabako agenda, aldarrikapenak eta nahiak eraman zituen Madrilera: martxoak 3, Garoña, fracking…”, gogoratu du.

Eta orain 2019an, Arabatik ordezkaria lortzeko moduan dagoela ohartarazi du. Bozka gutxitara dugu inkesten arabera eta hazten ari gara egunez egun. Bi aste ditugu bozka horiek lortzeko eta helburu bikoitza lortzeko: Eh Bilduk ordezkari bat izateak espainiako eskuin neandertalak bat gutxiago izango duela esan nahi du.

Horrez gain, Azken urteetan egin diren murrizketak gainditzeko eta euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko berme bakarra EH Bildu dela gogoratu du. 2Aurrera egiteko eta dagozkigun eskubideetan eta askatasunetan sakontzeko aukera bakarra EH Bildu eta ezkerreko subiranisten batasuna dira. Argi baitugu daukagunarekin geratzea ez dela aukera ona herri honentzat eta euskal herritarrentzat”, nabarmendu du.

Bestalde, Arnaldo Otegik arrabarron erantzukizunari deia egin dio, Arabako Jendarte demokratiko osoari, gizarte justuan sinesten dutenei aukerak argi daudelako: Arabako azken ordezkaria EH Bildu eta Marotoren artean dagoelako. “Luza dezagun San Prudentzioko festa eta Maroto eta berak ordezkatzen duen dena kanpoan geldi dadila. Egin genuen eta arabarron esku dago” esan du Otegik.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba