Laudio. 2019-04-12. Eredugarria iruditzen zaigu EH Bildutik azken hilabeteetan euskal pentsiodunek gure herriko kaleetan egindako borroka eta aldarrikapena. Horren adibidea Laudio bera da, astelehenero biltzen baitira pentsiodunak hemen euren eskubideak defentsan. Gero eta prekarizatuagoa den jendarte eredu baten adierazgarri garbienetako bat da pentsiodunen kolektiboa. Zer esanik ez emakume pentsiodunen egoera. Emakume pentsiodunen laurden baten pentsioa ez da 335 eurora heltzen.

EH Bilduk hilabeteak egin ditu pentsiodunen egoera hobetzeko lanean. Pentsio baxuenei Jaurlaritzak osagarria ordaintzeko eta euskal herritarrek ahalik eta pentsio duinenak izateko proposamena egin genuen EAEko aurrekontuen negoziazioan. Ez zen posible izan, Jaurlaritzak ez zituelako gure proposamenak onartu.

Proposamen zehatzak eramango ditugu Madrilera ere bai, euskal pentsiodunen bizi baldintzak duintzeko helburuarekin. Euskal pentsiodunen aldarrikapenekin bat eginez, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izatearen aldeko lan egingo dugu, pentsio sistema publikoa bermatzeko lan egingo dugu eta aurrekontuetan pentsioek finantza nahikotasuna izateko lan egingo dugu. Eta, nola ez, gizarte segurantzaren eta pentsio sistema osoaren eskumenak Hego Euskal Herriko erakundeen esku izatea gure lehentasuneko bat izango da. 40 urte eta gero dagokigun zerbait delako eta horrek herritarren bizi baldintzak hobetzea ekarriko duela sinetsita gaudelako.

EH Bilduko asko izango gara Madrilen, eta erabakigarriak izango gara. Euskal herritarrei pentsio eta bizi baldintza duinak bermatzeko ere bai. Herritar ororen interesak babestea izango da Madrilen egingo dugun lanaren ardatzetako bat eta, nola ez, pentsio duinak izatea funtsezko elementu bat da. Eta nola ez, bihar pentsionistek deitu dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu. Araban, Gasteiztik aterako da Artiumetik eguerdiko 12.00etan.



¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba