Podemosek eta EH Bilduk elkarrekin Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu duten arauz besteko proposamenean, Espainiako estatuko gobernuari eskatu diote Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea eta eraistea.  Bi taldeek Bizkaiko Foru Aldundiari eta haren sozietateei eskatu diete berrikusteko sinatuta dituzten kontratu guztiak eta baliatzeko legezko bitarteko guztiak Nuclenor osatzen duten enpresa bakar batekin ere ez kontratatzeko. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Espainiako Segurtasun Nuklearreko batzorde teknikoan dituen kide guztiak ateratzeko, behin betiko itxiera ziurtatzen den arte.

“Batzar nagusietako alderdien jarrera politikoak nahiko argi daude Garoñari dagokionez. Hau posible izan da gehienbat zentral nuklearraren aurka izan den posizionamendu sozialari esker,  baina baita energia gero eta garestiagoa, jasangaitzagoa, kutsakorragoa eta arriskutsuagoa delako ere. Hori dela eta Garoña behin betiko ixteko posizioa berresten dugu baita hondakin erradioaktiboen biltegi moduan ez berrerabiltzeko ere” aipatu du bere hitzartzean  Mikel Kormenzana batzarkideak.

Josean Elgezabalek eredu energetiko berria ezinbestekoa dela defendatu du, ze “kontsumitutako energiaren %80 gasetik eta petroleotik dator. Gainera, kontsumitzen dugun energía elektrikoaren %60 inportatzen dugu. Bizkaian eta Euskal Herrian energi berriztagarrien papera hutsala da”

Horrez gain proposamenean Fernando Martí Espainiako Segurtasun Nuklearreko presidentea kargutik kentzea eskatu dute bi alderdiok, eta estatuko gobernuari eskatu diote, halaber, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eraketa arautzen duen lege-esparrua aldatzeko, “osaera esku-hartze politikoetatik babesteko” Josean Elgezabal eta Mikel Kormenzana batzarkideek adierazi dutenez, “Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko kideek profesional adituak izan behar dute, esperientzia handikoak eta inolako loturarik ez dutenak, ez tartean egon daitezkeen enpresekin, ez alderdi politikoekin ere” amaitu dute.

Guernica artelana Gernikara ekartzeko EH Bilduren proposamena onartu dute Batzar Nagusiek

Bizkaiko Batzar Nagusiek Guernica artelana Gernikara ekartzea eskatzeko proposamena onartu dute. Puntu honetan PP eta PSEk aurkako botoa eman dute. Gernika  eta  Euskal  Herriak  behin  baino  gehiagotan  aldarrikatu  izan  du,  aipatutako  margolana  Madrilgo  Reina  Sofía  Museoan  egon  ordez , Gernika-Lumon  bertan  egotea  dela  egokiena.  Madrilgo  Gobernu  ezberdinek, bereziki  garraio  eta  mantentze  arrazoi  teknikoak  aipatuz,  "Guernica"  bere  etxera  ekartzera  ukatu  egin  izan  dute .  “Gaur  egun Euskal  instituzioek ez dute arazorik garraio eta  mantenurako  beharrezkoak  diren  baldintza  guztiak eta  ez  da  sinesgarria  egiten  argudiategi  hori  mahai  gaineratzea.” Gogoratu du Josu Unanue Batzarkideak.  “Beste  behin  ere,  Madrileko  Gobernuak  dituen  interes  ekonomiko  zein  politikoak  daude  "Guernica"  Euskal  Herrira  ez  ekartzeko  arrazoi  nagusien   artean.”  EH Bilduren ustez sufrimendu  guztien  aitortza  egingo  duen  memoria  historiko  bat  eraikitzea  ezinbestekoa  den  honetan,  beste  behin  ere,  margolan  honek,  bonbardaketa  jasan  behar  izan  zuen  Gernika  herrian  kokatuta,  bere  indarra  eta  salaketaren  sakontasuna  biderkatu  egiten  duela  aldarrikatu  nahi  dugu.  Eta  ezinbestean  "Guernica"-k  Gernika-Lumon  egon  behar  duela. “Herri hau bakearen herria izendatua da eta urtero beste herrialdeetan gertatzen diren gatazkak gogoratzen dira” aipatu du Unanuek.

Bilbo

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.