Hekuntza arloko EH Bilduko bozeramalea den Miren Aranoak baikor hartu ditu Nafarroako Gobernuak Hezkuntza saileko egituran eginen dituen aldaketak, “izendatze berri hauekin Hezkuntza arloko aldaketan sakondu eta aurrera eginen da” adierazi du Aranoak, “zuzendari orokorren inplikazioa eta lana ezinbestekotzak jotzen dugu Hezkuntza bezalako arlo garrantzitsu batek aurrera egin dezan, hemendik aurrera horrela espero dugu”.

“Aldaketa hauek Nafarroako Aldaketak jarraitu beharreko bidea markatzen dute eta beste arloetara ere zabaldu behar dira, Osasungintza arlora adibidez, 4 alderdion artean adostutako Aldaketarako Akordio Programatikoan sakontzen eta aplikatzen jarraitzeko. Ezinbestekotzat jotzen dugu, aldaketekin eta berrikuntzekin aurrera jarraitzea”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.