Bihar, irailaren 24a larunbata, Tuteran eginen den kontzentrazioarekin bat egiten du Nafarroako EH Bilduk. Berriki jakin dugu Espainiako Armadak maniobra militarrak eginen dituela Bardeetan, berriz ere, benetako suarekin egin ere. Irailaren 27 eta 28an militarren, gerra entsegua eginen dute gure herrian. Maniobra horiek direla-eta, EH Bilduk beste hainbatetan adierazitako iritzia azaldu eta aspaldi eskatzen ari garena gogorarazi nahi du: hasteko, ez dadila Bardeetan, ezta Nafarroako beste inongo lurretan ere, maniobra militarrik egin, ez orain eta ez etorkizunean. Eta, bestalde, Espainiako estatuak eraitsi dezala, behingoz eta betiko, Bardeetako tiro-eremua, eta berreskuratu dezala Nafarroak bere lurraldearen zati hori, aisa asmatuko baitugu erabilera askozaz ere egokiagoa eta onuragarriagoa ematen.

Hau guztiagatik, EH Bilduk bihar larunbataTuterako Foruen plazan eguerdian eginen den kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egiten du.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.