EH Bilduko bozeramaleak, Adolfo Araizek, adjudikazio prozesuaz informazio eskari bat ere erregistratu du parlamentuan. Honela, EH Bilduk, mesfidantza eragiten duen adjudikazioaz ahalik eta informazio guztia jaso nahi du. Ezin da ahaztu Asesores Financieros Internacionales (AFI)-k Nafarroako Kutxaren fusio prozesu eta desagertzean parte hartze zuzena izan zuela, emandako pausu guztiak bere txostenekin bermatuz. Horrexegatik, orain, banku publiko bat sortzeko lehen urratsak ematen ari direlarik, AFIren parte hartzeak bere objektibotasun eta egokitasunean zalantzak sortu ditu.

EH Bilduk adjudikazioa nola egin den azaldu dezan Garapen Ekonomikoko lehendakari ordearen agerraldia eskatu du parlamentuan, baita prozesu guztia nola egin den, zenbat oferta aurkeztu diren, zer balorazio tekniko egin dituen departamentuak oferta guztien gainean eta zer kontratu sinatu den azkenean AFIrekin, argituko duen informazioa ere.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.