Lehenik eta behin, azpimarratzekoa da Sarasate Pasealekuan okupatu den pisuaren desalojoa ez dela Iruñeko Udalaren ez Udaltzaingoaren ekimenez abiatu, baizik eta Fermin Otamendi Guardia-Epailearen aginduz. Izan ere, Iruñean aurreko hilabeteotan beste hainbat eraikin publiko eta pribatutan okupazioak gertatu dira, eta kasu hauetan Udalarekin izandako harremana elkarrizketan oinarritu da.

Era berean, EH Bilduren iritziz, Udaltzaingoaren jokabidea erabat neurriz kanpokoa izan da eta antzinako irudiak ekarri dizkigute gogora, Iruñean tokirik ez duten eta desagertu behar duten irudiak. Jokaera hau EH Bildutik sustatu nahi dugun polizia eredu eta hiri ereduaren aurkakoa da.

EH Bilduretzat ezinbestekoa da halakorik berriro gerta ez dadin beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea. Horrela, gertatutakoaren inguruan ikerketa bat ireki eta Udaltzaingoaren baitan egon daitezkeen erantzukizunak argitzea eskatzen dugu.

Azkenik, Iruñeko EH Bilduk bere elkartasuna adierazten die zauritutako pertsonei.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.