EH Bilduk, Hezkuntza Departamentuak Hizkuntza Ikasketen Programaren (PAI-ren) azterketa txostena eta etorkizunerako planak baloratu ditu. “Txostenak argi utzi du, PAI ezartzerako orduan UPNk egindako txapuza” azaldu du Esther Korresek, EH Bilduko hezkuntza bozeramaleak, “aurreikuspenik gabe, azkar eta presaka ezarri zuten PAI, orain aldaketaren gobernuak konpndu, arautu eta hobetu beharko duena”.

EH Bilduk, UPNren gobernuaren inprobisazio eta prezipitazioa agerian utzi duen txostena txalotu du. “Irakasleak ez zeuden behar bezala prestatuta, lehen hezkuntzako iralasleak haur hezkuntzara pasa behar izan ziren hutsuneak betetzeko, hau izugarria da eta hezkuntza ikuspegitik onartezina” azaldu du adibide moduan Korresek, “PAIren ezarpen prezipitatu honek, programa honengatik apostu egin zuten familien artean frustrazioa eta atsekabea eragin du”.

UPNk sortutako arazoak eta egoerak konponduz, PAIrekin aurrera jarraitzea porposatu du hezkuntza departamentuak. EH Bilduk begi onez hartu du proposamena “UPN-k sortutako kaosari konponbidea emateko balioko baitu. Hain gaizki antolatuta zegoen programa hau, ez zuela eman beharreko ingelerazko ordu kopururik zehazten” azpimarratu du Korreskek, “uste dugu ikastetxe bakoitzak askatasuna izan beharko lukeela PAI programan sartu eta irten libreki erabakitzeko, orain arte UPNk aukera hori ukatzen zuen“. Departamentuak planteatzen dituen hobekuntzen artean EH Bilduk irakasleen formakuntzarako baliabide nahikoak jartzea eta aniztasunaren arreta ere programan sartzeko aukera ematea azpimarratu du.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.