Iruñerriko Mankomunitateak Salestarren eraikina egoitza berri moduan erabiltzeko proiektua martxan jarriko duela iragarri du.

Erabaki hau, Mankomunitateko presidentzia eskuratzeko alderdi ezberdin eta hautetsi independienteen artean adostutako erreflexio prozesuaren ostean hartu da. Epe honen barruan administrazio ezberdinekin (Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala…) bilerak egin dira, eraikinari eman beharreko erabilera ezberdinak aztertzeko. Honela, une honetan mahai gainean dagoen proposamen bakarra, Salestarren eraikina Mankomunitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean konpartitzea da.

Proiektu honek Iruñeko alde zaharra berreskuratu eta balorean jartzea suposatuko du, NUPekin batera eraikina konpartitzeak gainera sinergia garrantzitsuak sortzeko aukerak biderkatuko ditu. Lan amankomun honek interes handia du hezkuntza, formakuntza, ikerketa eta baita maila ekonomikoan, NUP-i Iruñea erdian espazio bat emanez.

Era berean, Mankomunitatearen administrazio eta publikoaren harretarako bulego guztiak eraikin berdinean batzeak, antolakuntza eta efizientzia aurrerapausu garrantzitsua izanen da.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.