Espainiako Poliziaren komisaldegian atxilotutako pertsona baten heriotzaren ostean, EH Bildu Nafarroak informazio eta gardentasun osoa eskatu du, oso larria den gertaera baten aurrean.

Horregatik, aldaketaren beste 3 indarrekin batera, Carmen Alba gobernu delegatuaren agerraldia eskatu dugu, Nafarroako Parlamentuan beharrezkoak diren informazio eta xehetasun guztiak eman ditzan.

Polizak emandako informazio urriak, argibide gutxi ematen du. EH Bilduren iritziz, sakoneko ikerketa bat merezi duen gertakari larri baten aurrean gaude, hildako pertsonaren atxiloketa eta komisaldegirako bidea nolakoak izan ziren argitu dadin. Atxilotuak izan zuen ustezko erreakzio bortitzak, poliziak emandako tratuan ondoriorik izan zuen argitzea nahi du EH Bilduk. Era berean, pertsona honen arrazak eta jatorriak emandako tratua baldintzatu zuten edo ez argitzea nahi du. Gainera, komisaldegian dauden bideokamerek, gertatutakoa argitzeko balio duten argitzeari beharrezko deritzo bai eta gertaerari buruzko txosten polizialaren xehetasuna ezagutzeari ere.

Poliziaren ardurapean dagoen persona baten heriotza gertakizun larria da, gardentasuna eta ardura politiko osoa eskatzen duena. Horregatik, aldaketaren beste indarrekin batera, EH Bilduk Carmen Alba parlamentu aurrean ager dadin eskatzen diogu, behingoz, gertakizun larri honen aurrean azalpenak eman ditzan. Edozein modutan, EH Bilduk, Madrilgo Diputatuen Kongresuan ere ekimenak aurkeztuko ditu Espainiako Gobernuak eta Barne Ministerioak heriotza hau dela-eta azalpenak eman ditzaten.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.