Gaur, azaroak 2 eta bihar, azaroak 3, ariketa militar berriak eginen dira Bardeetako tiro eremuan. Nafarroako EH Bilduk, armaderen ariketa hauen inguruan dagoen gardentasun eza salatu nahi, gutxi baitakigu zer eginen duten egunotan militarrek, ze armamento erabiliko duten eta ze ondorio izanen duen gure inguruan. Honetaz gain, EH Bilduk etengabe errepikatzen ari diren maniobra haun maiztasuna salatu nahi du, “ezin dugu normaltzat hartu, hilabetero gure lurraldean, gerren entsegurako ariketak egitea” salatu du Dabid Anaut parlamentariak “ez gara ohituko gure buruan gainetik, bonbaz betetako hegazkinak entzutera. Ez dugu normaltzat hartuko eremu natural baten okupazio militarra. Ez gara ohituko, ezta ere, informazioaren ukazioari, zertan ari diren jakiteari. Ez dugu gure egunerokotasunean onartuko, gure herrien gainetik pasatzen den mehatxu militarra”.

Beste behin ere EH Bilduk ariketa hauek etetea eskatzen du. Nafarroako Gobernuari Bardeetako erabilera militarrarekin bukatzeko bere eskuetan dagoen guztia egin dezan eskatzen diogu. Ezin dugu ahaztu, Bardeetako tiro eremuaren kontratuaren berrikuspenaren urtea gerturatzen ari dela. EH Bilduk, 2018an Nafar herritarren ahotsa eta erabakia entzun dadila nahi du, behingoz militarrak Bardeetatik joan daitezen, tiro poligonoa itxi dadin eta guztion artean, Nafarroarentzako onuragarriagoa izanen den erabilera adostu dezagun.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.