Derrigorrezkoak ez diren ikasketa unibertsirario eta ez unibertsitariorako argitaratu berri den beken deialdia begi onez hartu du Nafarroako EH Bilduk. “Deialdi hau ikasle guztien arteko berdintasuna bermatzeko lehen pausu garrantzitsua da, baita hezkuntza publikoaren aldeko apostua sakontzeko orduan” adierazi du EHBilduko hezkuntza saileko bozeramalea de Miren Aranoak, “UPNren urteetan izan diren pribilegio eta faborezko tratuekin amaitzeko lehen pausu garrantzitsu bat”.

Orain arte, Nafarroako Unibertsitate pribatu eta San Miguel Arcangel ikasketa teologikoen eskolaren aldeko diskriminazio positivo zentzu argia zuten beken deialdiek. Nafarroako Unibertsitate pribatuko ikasleek, beken aurrekontuen %54a kontsumitzen zuten, ikasleriaren %19ª soilik diren bitartean. “Aurreko Gobernuak, Opus Deiren unibertsitatearen alde egiten zuen faborezko tratua agerian uzten duen datu bat” salatu du Aranoak, “hezkuntza publikoaren alde egiten dugunondako datu kezkagarria benetan”.

EH Bilduk, aurreko deialdietan zeuden pribilegioekin amaitzeko hartu diren neurriak txalotu nahi du:

  • Ez zen matrikulen pezio publikoa kontutan hartzen, Unibertsitate Pribatuaren matrikulen prezioak baizik. Deialdi berriak kontzeptu hau zuzentzen du.
  • Kontzeptu berarengatik Hezkuntza Ministerioan eskatu ahal diren laguntza ez zitzaien deskontatzen, NUP eta beste ikastetxeko ikasleei Kentzen zitzaien bitartean. Deialdi berriak, kontzeptu hau ere zuzentzen du.
  • Bekak eskatzen zituzten familien errenta tarte berri bat sortu zen, soilik Unibertsitate Pribatuko ikasleendako. Tarte hau bertan behera utzi da.
  • EH Bilduren ustez, logikoak diren baldintza berriak ezarri dira Unibertsitate pribatuko ikasleek beka publikoak jaso ditzaten: NUP-en onartuak ez izatea eta NUP-en nahi den ikasketa edo ta hizkuntz eskaintzarik ez izatea.

“Aldaketa hauek irizpide objektiboagoak ezarri ditu. Aurtengo deialdia ikasle gehiagotara iritsiko da, berdintasun gehiagorekin” adierazi du Aranoak, “NUPetik urrun bizi diren ikasleendako garraio eta etxebizitzarako beken zenbatekoa handitzen dela azpimarratu behar da, bereziki Pirinio aldean bizi direnendako. Bestalde, Unibertsitate pribatuan ikasiko duten ikasleek ez dute arrazoi ekonomikoengatik eragozpenik izanen, Nafarroako Unibertsitateko matrikularen prezioa konpentsatzen jarraituko baita”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.