Nafarroako Auzitegi Gorenaren sententzia ezagututa, beren lanpostua kolokan ikusten ari diren irakasleei elkartasuna adierazi nahi die EH Bilduk. Sententziaren aurrean helegitea aurkeztu eta plazen esleipen prozesuarekin jarraitzeko eskatzen dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari, 100 irakasle hauen lasaitasunerako.

EH Bilduk AFAPNA sindikatuaren jarrera salatu nahi du, euskararen contra duten obsesioak bultzatuta, 100 langileren lanpostua kolokan eta arriskuan jarri dituen prozesu judiziala aurrera eramateagatik. UPN, PSN eta PP-k gaur ezagutu dugun sententzia txalotzera eraman dituen obsesio berdina. Azken Lanpostu Publikoen Deialdirako erabilitako prozedura, aurrekoetan izandako berera da. Orduan, ez sindikatu honek ezta aipatutako alderdi hauek ere, ez zuten deus ere esan. Oraingoan aldiz, urtetako euskal irakaslegoaren bazterkeria gainditzeko deitutako oposaketa hauen aurrean, topatu duten zirrikitu legal bakarra ere erabili nahi izan dute prozesua bertan behera uzteko.

EH Bilduk gogoratu nahi du, egoera, salaketa, sententzia eta langileendako tentsio une hauek, lista bakarraren prozedurarekin ekidin zitezkeela. Aurreko deialdian EH Bilduk sistema hau proposatu zuen, administrazioko beste esparruetan aplikatzen den moduan, bainan hezkuntza departamentuak baztetu zuen proposamena.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.