Nafarroako EH Bilduk, larunbat honetan arratsaldeko 18.00 Iruñeko karriketan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi du. Pasa den urriaren 25an Elhadji Ndiaye Iruñeko Polizia Nazionalaren komisaldegian hil egin zen. Orduz geroztik informazio urria eman dute Poliziek, Gobernu Delegatuak edo Barne ministroak, gertatuakoa argitze aldera. EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Carmen Albari Nafarroako Parlamentuan eta Diputatuen Kongresuan, bainan momentuz erantzunik ez.

Poliziaren eskuetan dagoen persona baten heriotza gertaera larria eta kezkagarria da. Azken asteotan Elhadji Ndiaye-ren atxiloketa momentua jasotzen duten bideoak argitaratu dira, bortizkeria eta indarra agerian uzten duten irudiak hain zuzen. Gertakizun latz honek kezka eta zalantza asko sortu ditu: zergatik gelditu zuten Elhadji? Zergatik gertatu zen horrelako atxilotze bortitza? Noiz galdu zuen konortea? Zergatik ez zuten zuzenean ospitalera eraman?...

Larunbat honetan, arratsaldeko 18.00tan, Nafarroako Senegaldarren kolektiboak, beste hainbat eragile sozialekin batera, manifestazioa deitu dute Iruñeko Gaztelu plazatik irtenda, Elhadi Ndiaye-rekin justizia eskatu eta erantzunak exigitzeko. EH Bilduk bat egiten du protestarekin eta parte hartzeko deia luzatzen dio gizarte osoari.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.