EH Bilduk elkarretaratzea egingo du Iruñeko Udal Plazan abenduaren 16an, arratsaldeko 7etan, aste honetan Kataluniako herriak pairatu dituen erasoen aurrean gure elkartasuna eta protesta adierazteko. Batetik, Carme Forcadell deklaratzera deituta dago; bestetik, militante independentistak atxilotu eta Auzitegi Nazionalera eraman dituzte, monarkiaren kontrako ekimenak egiteagatik. Eta bukatzeko, Auzitegi Konstituzionalak 2017ko erreferendumaren kontrako erabakia ere hartu du.

Katalunia nazioa da eta bere herritarrek eta instituzioek bere etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa dute, inolako kanpo esku-hartzerik gabe. Hau da Estatu espainolak onartu nahi ez duena, baina onartu beharko luke demokraziaren eta askatasunaren garaia dela. Utz ditzatela mehatxuak eta onar ditzatela Kataluniako herritarren erabakiak.

Ostiral honetako elkarretaratzean EH Bilduk gure babesa eta elkartasuna helaraziko diogu Kataluniako herriari. Bertan zabalduko dugun mezua hau izanda: “Kataluniarekin bat, demokraziaren eta askatasunaren alde”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.