Nafarroako Tokiko Maparen eztabaidarako oinarrizko dokumentua publikoa da dagoeneko, eta Nafarroako Udal eta Kontzeju Konfederazioak martxan jarriko duen parte hartze prozesuaren bigarren fasean ere, EH Bilduko hautetsiek lanean murgilduko dira, dagokion momentuan eta eremuan beraien ekarpenak eginez eta partekatuz.

Jakina da Nafarroa bezalako herrialde batean tokiko entitateei dagokien ordenazio egokiago bat behar dela, egun dagoen atomizazioari irtenbideak eskainiz eta entitate hauen borondatea eta iritzia kontutan hartuz herritarroi eskaini beharreko zerbitzuak hobekiago arautuz.

EH Bilduren iritziz, prozesu honen ardatz nagusienetariko bat tokiko entitateen autonomia bermatzea izanen da, aurrera begira entitate bakoitzaren eskumenak zeintzuk diren zehaztuz eta argituz, eta eskumen horiek garatzeko finantzazio nahikoa bermatuz. Toki entitateek urte luzez nozitu duten finantzazio sistema klientelararekin apurtzeko neurriak bermatu behar dira, toki entitateek beraiei dagozkien zerbitzu publikoak modu egokian eskaintzeko baliabideak ziurtatuz.

EH Bilduren ustez, oso inportantea da mapa lokalaren inguruko prozesu parte hartzaile hau ongi egitea. Izan ere, EH Bilduren hautetsiek denbora daramate tokiko entitateen beharraz hausnartzen eta eztabaidarako oinarri bezala jarri den dokumentuari bere ekarpenak egingo dizkiote.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.