Bardeetako tiro eremuko instalazio militarrak bisitatuko ditu bihar Nafarroako Parlamentuko Barne Saileko batzordeak. EH Bilduko parlamentariek ez dute bisitan parte hartuko. “Bisita parlamentarioak, instituzio edo erakunde batekin, harreman normalizatuen barruan, beren eskaerak ezagutu, informazioa jasotzeko eta lankidetza indartzeko izaten dira” adierazi du Dabid Anaut EH Bilduko parlamentariak “kasu honetan, ez dugu ulertzen bisita parlamentario normalizatu baten moduan, guk tiro eremuarekin eskaera bakarra dugu: joan daitezela, tiro eremua eraitsi dezatela; bisitan parte hartuz gero ejerzitoaren eta bere presentziaren legitimazioan parte hartuko genuke, horrexegatik ez goaz”.

Eremu militarrera bisita UPN eta PP-k eskatu dute, ejerzitoaren lankidetzarekin “tiro eremuaren legitimizazioa bilatzen dute, adierazteko ejerzitoa hemen dagoen beste erakunde bat dela, hauek direla bere instalazioak; eta guk ez dugu normalidade saiakera horretan parte hartu nahi” esan du Anautek.

Nafarroako EH Bilduk Bardeetako tiro eremuaren kontrako jarrera berretsi du, “arrazoiak aski ezagunak dira” azaldu du Dabid Anaut parlamentariak “arrazoi sozialak, logika militaristaren ingurukoak, herritarren segurtasunari dagozkionak, eta ekologikoak. Horietako bakoitza nahikoa izanen litzateke tiro-eremua desegiteko, zer esanik ez denak elkartuz gero”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.