Inposatutako mugen gainetik nafarrok hitzordua dugu igande honetan, urtero bezala Baigorrin eginen den Nafarroako Egunean. EH Bilduk bat egiten du ospakizunarekin eta urtero sortzen den festa giroan parte hartzera dei egiten ditu herritarrak.

Baigorrin berriz ere argi geratuko da, inposatutako mugen gainetik herri bat garela, elkarrekin etorkizuna eraiki nahi duen herri bat. Hegoaldeko eta iparraldeko bizilagunen erlazioak sendotu behar dira, egitasmo eta proiektu amankomunak martxan jarriz, Pirinioak izan daitezen banatzen gaituzten muga bakarrak. Aurten aurrerapausuak eman dira urteetan bizkarra emanda egon diren lurraldeak, elkarrekin lanean hasteko. Hori da bidea. Horrexegatik, igandean, Elkarrekin etorkizuna eraiki nahi dugulako, denok Baigorrira!

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.