Pasa den astean ezagutu zen Nafarroako administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretuaren azken zirriborroa. Urte terdi bainon gehiago eman du Gobernua horretan lanean. Lehendabiziko zirriborroa ezagututa, EH Bilduk “zapore gazi gozoa” uzten ziola esan eta eskubideen defentsan aurrera egiteko ekarpenak egin zituen. Hilabeteak pasata, bapatean, eta aldaketaren alderdiekin lanketa egin gabe, Gobernuak bigarren zirriborroa aurkeztu die administrazioko sindikatuei. “Gazi gozoa esan genuen aurrekoan eta oraingoan gazitik gehio dauka, gozotik gutxiago” adierazi du prentsaurrean Dabid Anaut, EH Bilduko parlamentariak “aldaketa esanguratsuak daude eta zoritxarrez, okerreko norabidean doaz”.

hizkuntza politikaren alorrean Gobernuak beldur gehiegi dauzka aurrera egiterako orduan, ausartago eta eraginkorrago jokatu behar da, hizkuntza eskubideez ari garenean justicia sozialaz eta demokraziaz ari garelako

“Egin dira ekarpenak dekretu hau aldatzeko ekarpenak, ez soilik gure aldetik, konpromezu gehio eskatzeko hizkuntz eskubideei dagokionez” azaldu du Anautek, “bainan Gobernuak hartu duen bidea alderantzizkoa izan da, konpromozioa jeitsi eta aurreko zirriborroak zituen aurrerapausu txikiak moteltzea”. Honen aurrean EH Bilduko parlamentariak argi esan du: “hizkuntza politikaren alorrean Gobernuak beldur gehiegi dauzka aurrera egiterako orduan, ausartago eta eraginkorrago jokatu behar da, hizkuntza eskubideez ari garenean justicia sozialaz eta demokraziaz ari garelako”.
Adibideak asko badira ere, zirriborro berriaren erredakzioan euskararekiko konpromezu eta helburu argirik ez da planteatzen. Lanpostuetarako erabileran ere atzerapausua eman du Gobernuak, euskararen ezagutza portzentai baxuenean jarriz orokorrean, eduki beharreko pisua erabat murriztuz”.

Anautek ausardia eskatu dio Gobernuari eta dituen beldurrak kentzea. “Tamalez, Vascuencearen Legea ezin dugu bertan behera utzi, aldaketaren indarren artean adostasun nahikorik ez dagoelako” adierazi du EH Bilduko parlamentariak “horregatik, hizkuntz eskubideen alorrean eman ditzazkegun aurrerapauso txikiak, dekretuen bidez egin daitezke. Bainan ezagutu berri dugun proposamen honek atzerapausua suposatzen du eta zapore gazi gozotik, gaziegira pasa gara”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.