Ultzamako Udalak EHBilduk Patxi Perezen zinegotziaren dimisioa eskatuz proposatutako mozioa onartu du. EHBilduko 5 zinegotzik bozkatu dute proposamenaren alde eta Patxi Perezen taldea den Agrupación Ultzamaren 3 kideek kontra. Patxi Perez ez da batzarrera aurkeztu.

EHBilduk gogoratu duen bezala, Comptoseko Ganbarak biogas plantaren inguruan egindako txostenean jasotzen dituen irregularitate mordo eta larri, balizko ilegalitate eta araudiz kanpoko gertakarietan oinarrituta eta hauek Patxi Perez alkate zenean gertatu zirela kontutan hartuta, eskatu da dimisioa. EHBildutik azpimarratu da, berau izan zela proiektuaren bultzatzaile, “garai hartan bere buruari dominak jarri zizkion moduan, orain ardurak bere gain hartzea dagokiola aipatzen diren gertakari guztien aurrean”.

Patxi Perez-en kudeaketa eta erabakiek Ultzama eta Ultzamako Udala leku txarrean eta egoeran zailean utzi dute. Diru publikoko 3 milioi euro bota ditu, zama hori bailararen bizkar utziz. EH Bilduko parlamentaria den Adolfo Araizek esan bezala “hau da UPNren estiloa, etekinak pribatizatu bainan diru galerak eta gastuak sozializatu”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.