Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia Iruñeko Antoniutti parkeak hartuko du aurten. EH Bilduk ordezkaritza zabala bidaliko du Joseba Asiron Iruñeko Alkatea, Maider Beloki Iruñeko Hezkuntza zinegotzia, Bakartxo Ruiz eta Esther Korres Parlamentariak eta Ikoitz Arrese koalizioaren Hezkuntza arduraduna buru izango direlarik.

'Auzo Bizi Onaren Eskola' lemapean hezkuntza burujabetza izango du SORTZEN elkarteak aurten ere aldarri nagusia, Iruñeko alde zaharrean gurasoek urteetan eskola publiko euskaldunaren alde egindako lana aintzat hartuz. Beraz, bestelako eskola eredu baten alde eta hezkuntza sistema propioaren alde EH BILDU Iruñean izango da igandean, hiritarrei parte hartzera dei eginez.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.