Pasa den urriaren 15ean Altsasun izandako taberna liskarra Auzitegi Nazionalaren esku uztea salatu egin du EH Bilduk. Koalizioaren ustetan, Epaitegi Gorenaren erabaki honek kasu honen neurrigabekeria agerian uzten du, hilabete hauetan esan den moduan, zentzurik ez baitu horrelako gertakizun bat terrorismotzat jotzea eta Auzitegi Nazionalean epaitzea.

EH Bilduk auziperatutako gazteei elkartasuna helarazi nahi die, bereziki kartzelan mantentzen direnak eta haien senitartekoei, muntai polizial eta mediatiko hau pairatzen ari direlako. Koalizioak 7 hilabete kartzelan eman dituzten gazteen berehalako askatasuna eskatzen du. EH Bilduren iritziz prozesu hau desproporzio juridiko izugarria izaten ari da. Honenbestez, EH Bilduk auziperatutako persona guztien absoluzioa jasoko duen sententzia soilik ikusten du zentzuzko irtenbide moduan.

Nafarroako EH Bilduk, gazteek, beren senitartekoek eta Altsasuko herriak orokorrean, indar politiko, instituzio, eragile eta sektore ezberdinengandik jaso duten babesa azpimarratu nahi du, kasu honek suposatzen duen zentzugabekeriaren islada.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.