Nafarroako EH Bilduk, militante eta oinarri soziala animatu nahi du larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregian eginen den kongresuan parte hartzera. Honela, EH Bilduk apirilean hasitako prozesu eratzailearen unerik garrantzitsuenera ailegatzen da, hilabeteotan herriz herri egin diren batzar eta bilera irekien ostean. Nafarroan 14 bilkura egin dira militante eta oinarri sozialaren ekarpenak eta ideiak jasoz.

Nafarroako EH Bilduk gogorarazi nahi du oraindik ere prozesuan parte hartzeko aukera dagoela kongresua.ehbildu.eus web gunean, bertan mahai politikoa eta idazkaritza ezberdinak eta dokumentu politikoa bozkatzeaz gain, Bilboko jardunaldirako izena ere eman daiteke. EH Bilduk autobusak prestatu ditu militante guztiak Bilbora joateko aukera izan dezaten. Autobusa goizean goiz irtengo da Iruñetik eta Kongresua bukatzean itzuliko da. Aukera egonen da ere, Donostiara autobusez joateko Sarek deitutako manifestazioan parte hartu ahal izateko. 

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.