Gaur goizean Nafarroan abiatuko dugun eztabaida prozesua aurkeztu dugu, bertan pertsona desberdin ugarik geure ekarpenak egingo ditugu, eta gure erkidegoan eredu berri baten oinarriak zeintzuk izan behar diren eztabaidatu eta adostuko dugu.

Gaur hemen abiatuko dugun arlokako eztabaida eta analisi prozesuaren helburua diagnostiko adostu batetara iristea da, zeinaren bidez Nafarroaren norabide aldaketaren oinarriak definituko ditugun. Aldaketa horrek barnebildu beharko dituen edukietaz ari gara. Zentzu honetan, badira hainbat gai sakondu beharrekoak:

- Lehenik eta behin egoeraren analisi bateratu bat osatu behar dugu,
- Bigarrenik, bizi dugun egoera dramatikoari bukaera emateko epe laburrari begira premiazko neurriak adostu behar ditugu,
- Eta hirugarrenik, motxera begirako soluzioak gainditu eta sozialki justua, aurreratua, irekia eta parte-hartzailea izango den etorkizuneko Nafarroaren oinarriak finkatu behar ditugu.

Hemen batu garenak profil tekniko desberdinetako pertsonak gara: hezkuntzakoak, osasungintzakoak, kultur arlokoak, arlo sozialetakoak, euskalgintzakoak, hirugarren adinekoak, enpresa mundukoak... eta hare gehiago izan nahi dugu, prozesu honetan bere ekarpena egiteko prest dagoen oro batuz.

Eduki hauen garapenean aurrera egin behar dugu eta beraien alde indarrak bildu. Honenbestez, ehbildun umiltasunez, eta ilusio osoz hartzen dugu gehiengo politiko eta sozial berriak eraikitzeko erronka, Nafarroako instituzioetara aldaketa ekartzeko gai izango direnak hain zuzen. Erronka garrantzitsua da, zaila, baina inoiz baino beharrezkoagoa da. Ezinbestekoa da gehiengo sozialarekin batera lan egingo duen gehiengo politiko hori eraikitzea, eta egoera hau behingoan aldatzea. Jendarte zibila aspaldidanik dago UPN eta PSN baino aurrerago eta kasu egin behar diogu.

Gehiengo berrien eraikuntza prozesu honetan nafarren hitza, ahotsa, eta proposamenak inoiz baino garrantzitsuagoak dira. Ekinbide hau abiatu dugu, sektore desberdinetako pertsonek beren arloetako egoera azter dezaten eta benetako eztabaida sozial eta politikoa sustatu dezaten, alderdien eta instituzioen mugak gaindituko dituena, Nafarroaren etorkizuna delako jokoan dagoena.

Parte-hartzea bultzatzera gatoz, ideien elkartrukea, pertsonak, beraien ingurunea eta askatasunak defendatuko dituen jendartea eraikitzeko. Era honetan egin nahi dugu, uste dugulako beharrezkoa dela Nafarroak aldarrikatzen duen eredu aldaketa gauzatzea. Eztabaida honen ardatz nagusia betiere, pertsonen beharrizanak eta interesak izango dira, bestelako interes ekonomiko eta finantzieroen gainetik.

UPNren politika ekonomiko eta sozialek jendartea egoera larrian uzten dute. Langabe dauden pertsonen kopurua etengabe igotzen ari da, eta egunez egun gero eta gehiago dira pobreziari aurre egin behar dioten familiak.

Urte luzez entzun ditugun Nafarroaren oparotasun ekonomikoaren inguruko kantuak isiltzen ari dira, desegiten ari dira. UPN nahiz PSNk denbora luzeegian ezarritako eredu ekonomikoaren ondorioak agerian geratzen ari dira; jendarteari bizkar emanda, ezkutuan eta nafar guztion dirua xahutuz aritu dira.

"Ez dago dirurik". Hori da murrizten jarraitzeko erabiltzen duten esaldi magikoa. "Ez dago dirurik", hori da agortutako eredu baten aitzakia eta eraso ideologiko baten pantaila. Ongizate gizarteari, zerbitzu publikoei eta politika sozialei egiten zaien etengabeko murrizketak jendartearen bizi-kalitatea okertzen du. Dirurik ez dagoela diote, eta urte luzez UPN eta PSNk gobernuan egin duten xahuketa basatia ezkutatzen dute.

Nafarrei dei egiten diegu gehiengo berriak eraikitzeko, beraien ahotsa entzun nahi dugu, beraien ekarpenak jaso, izan ere, argi ikusi dugu, nola UPN eta PSN ez diren gai Alderdi Popularraren politikei aurre egiteko eta nafar jendartearen interesak defendatzeko.

Azken hilabeteetan jendartea eskuineko politika hauetaz nazkatuta ikusi dugu hainbat alditan. Mobilizazioak egunez egun jendetsuagoak izaten ari dira eta Nafarroan urte beteko epean hiru greba orokor izan ditugu oinarrizko ezaugarri berdin batekin: politika hauekiko betekada eta aldaketarako gogoa.

Hori guztiagatik beharrezkoa da egoerari buelta eman eta Nafarroako politikaren eta instituzioen norabidea aldatzea. Behingoan jendarteari bizkar emateari utz diezaioten eta herritarrekin batera eta herritarren interesen alde neurriak hartzen hasteko.

Konbentzituta gaude, Nafarroan gehiengo berriak sortzea posible da. Hemendik eskua luzatu nahi diogu gurekin batera, eztabaidatu, ekarpenak egin eta akordioetara iristeko prest dagoen pertsona eta kolektibo orori, etorkizuneko Nafarroaren oinarriak adosteko, Nafarroaren birsortze demokratikoaren oinarriak jartzeko.

Azkenik, amaitzeko esan nahi dugu posta elektroniko bat ireki dugula, E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko., parte-hartzeko prest dagoen jendea gurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Hona hemen parte hartu dutenen zerrenda:

FERNANDO INBILTZIETA: enpresa mundua / empresa.

MIRENTXU OIARZABAL: osasungintza / sanidad.

PILAR MUNARRIZ: parte-hartzea / participación.

ALVARO GOÑI: osasungintza / sanidad.

ANDONI LÓPEZ: parte-hartzea / participación.

XABIER MORRÁS: kultura / cultura.

FIDEL ARAKAMA: lehen sektorea / agricultura.

JOSU BREGAÑA: askatasun demokratikoak / libertades democráticas.

Mª JOSE MANGADO: parte-hartzea / participación.

AITOR ETXARRI: turismoa / turismo.

JON APALATEGI LASA : osasungintza / sanidad.

PEIO IRIARTE ZELAIETA: turismoa / turismo.

PATXI SAEZ LAZKANO: turismoa / turismo.

PATRICIA LORENTE SEVILLA: politika soziala / política social.

PEDRO HUARTE IRIBARREN: Egitura politiko-instituzionala / Estructura político-institucional.

MIKEL EGOZKUE REKALDE: Industria / industria.

JAVIER ESKUBI LARRAZ: osasungintza / sanidad.

MIKEL NUIN: kirola / deporte.

MAITE ITURRE: kultura / cultura.

JOXE ABAURREA: Lurralde antolaketa / Ordenación del territorio.

MAITE VELASCO: osasungintza / sanidad.

TXARO OTXANDORENA: osasungintza / sanidad.

OIHANA BELOKI: politika feminista / política feminista

JUANJE SORIA: askatasun demokratikoak / libertades democráticas.

MARTIN IBARRA: ingurugiroa / medio-ambiente.

MIKEL SOTO: kultura / cultura.

INMA ZESTAU: euskara.

PEPA PAGOLA: politika feminista / Política feminista.

FEDE DE LOS RÍOS: hezkuntza / educación.

AMAIA ELKANO: gazteria / juventud.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.