Altsasuko gazteen auzian fiskaltzak eginda esakera erabat arbuiatzen du EH Bilduk. Erabateko astakeria da eskaera, neurrigabekoa, eta horren atzean interes bat bakarra dagoela uste dugu, interes politikoa. Halaber, horren oinarrian muntaia poliziala, judiziala eta mediatikoa dago.
Normalizazioaren eta elkarbizitzaren aldeko bere apustua berresten du EH Bilduk. Zentzu horretan, kasu honi ematen ari zaion tratamendua norabide horretatik aldentzen dela salatu du. Egoera oso larri eta onartezin baten aurrean gaude. Altsasuko hainbat gazteren aurka 50 urteko espetxe zigor eskaera egin du Fiskaltzak, “terrorismoarekin” lotutako delituengatik; baina bere burua eskubideen estatutzat daukan estatu batean liskar gisa baino ez zen hartuko gertatutakoa.
Fiskaltzaren eskaera neurrigabea pairatzen ari diren pertsonei babes eta elkartasuna agertzen die EH Bilduk, eta oraindik ere espetxeratuta dauden Altsasuko hiru gazteak berehala aske uztea eta buru gainean duten mehatxu judiziala amaitzea eskatzen du.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.