Nafarroako euskeraren aldeko urteroko egun garrantzitsuenetariko bat ailegatu da berriz ere.Euskaltzaleon topaleku izanen da igande honetan Lesaka, festa eta ikastolen aldeko aldarrikapenak bat eginen duten jardunaldia. EH Bilduk Nafarroa Oinezean parte hartzeko deia luzatzen dio jendarteari, ikastoletan egin den, egiten ari den eta egingo den lana bultzatzeko. Aintzindari izan ziren ikastolak, Nafarroan euskara txikienen artean zabaltzeko lanean. Haien atzetik etorri ziren gero beste hainbat, bide horretan jarraitu eta guztien artean, euskarazko hezkuntza eskaintza zabala eta anitza lortu zedin. Berebiziko garrantzia dute ikastolek beren komunitatean, beren inguruan. Horregatik, igandean, kilometroz kilometro, pausoz pauso, euskararen aldeko ikastoletako auzonala bultzatzen jarraituko dugu.

Vascuencearen Lege murriztatzailea berriz ere mahai gainean dagoelarik ailegatzen da aurtengo Nafarroa Oinez. EH Bilduk argi du, Euskararen Lege berri bat behar dela, nafar guztiok, Lesakakoak, Lizarrakoak edo ta Tuterakoak izanik, hizkuntz eskubide berberak izan ditzagun.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.