EH Bilduk harrituta hartu ditu Nafarroako eztabaida politikoan aste berean eman diren jarrera kontrajarriak. Pasa den ostegunean, Podemos eta IE-k ezezko bozka eman zioten Polizien Legeari akordio sindikalik ez zegoela argudiatuz. Erabaki horrek Legea bertan behera geratzea ekarri zuen eta ondorioz Foruzainen lanaren mugaketa eta murrizketa, Guardia Zibila eta Espainiako Poliziaren alde.

EH Bilduren harridurarako, gaur goizean IE-k eta Arazandik Iruñeko udalaren lan eskaintzaren kontra bozkatu dute, nahiz eta proposamenak sindikatu guztien ahobateko adostasuna zuen. LEP honen bitartez 39lanpostu egonkortuko dira Iruñean.

Alderdi bakoitzak izan ditzakeen jarrera legitimoen defentsatik, EH Bilduk kezka azaldu nahi du irizpide falta, posizio kontrajarriek eta jarrera interesatuek hiritarrendako kalitatezko zerbitzu publikoen kontra doazelako. Bereziki larria iruditzen zaigu Polizien Legearekin gertatu dena, Foruzainen zabalkunderako eta polizia eredu propiorako oztopo izan delako.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.