Gaur goizean Nafarroako Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuen Proiektuaren zirriborroaren gaineko irakurketa kritikoa egiten du EH Bilduk. Argitara ateratako aurrekontuek gutxinaka gutxinaka UPNren garaiko murrizketa eta austeritate politikei buelta ematen ari zaiela erakusten dute, aurten esate baterako, 151milioi euro gehiagoko aurrekontuak daude. Hala eta guztiz ere, EH Bilduk uste du haratago joatea eta gastu sabaia igotzea beharrezkoa dela, aldaketaren neurriak ikustarazi daitezen. Zentzu honetan, Madrilek inposatutako mugek eta Hitzarmen Ekonomikoa sinatzeko izaten ari diren zailtasunek, agerian utzi dute Estatuarekiko harremanean dagoen desoreka eta harreman honek Nafarroako kudeaketa baldintzatzeko daukan poterea. EH Bilduk beharrezkotzat jotzen du erlazio hau birplanteatzea, bertan erabakiak hartzeko askatasuna izan dezagun inolako baldintza eta mehatxurik gabe.

Enmendakin garaian partida ezberdinak indartzeko aukera egonen dela espero du EH Bilduk, aurrekontu hauek jasotzen ez dituzten inbertsio eta gastuei heltzeko. Beharrezkoa da zerbitzu publikoetako murrizketei buelta emateko politiketan indar gehiago egitea, hezkuntza eta osasungintza arloetan bereziki. Garrantzitsua da, martxan jarri diren eta datorren urtean onartuko diren aldaketaren legeak errealitate izateko partida nahikoak ezartzea, LGTBI+ edo ta Berdintasun legeei dagokionez adibidez.

Parte hartzea
Aurrekontuak egiterako orduan benetazko parte hartze prozesu irekia egin ez izana kritikatzen du EH Bilduk. Azken urteotan eskatu bezala, Gobernuaz gain, alderdi politiko eta Nafarroako eragile ekonomiko eta sozial ezberdinen parte hartzea beharrezkotzat jotzen du EH Bilduk, aldaketaren aurrekontu irekiak egiterako orduan. Orain hasiko den enmendakin epeak aldaketei atea irekiko dien arren, proiektuaren hasieratik bertatik irekia izanen den prozedura beharrezkoa dela aldarrikatuko du EH Bilduk.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.