Nafarroako EH Bilduk igande honetan iruñeko udal plazan eginen den protestan parte hartzera deia egin nahi du. 155artikuloa eta Kataluniako espetxeratzeen kontra, Demokrazia eta Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko ditugu. “Espainiak benetako estatu kolpe bat eman du Katalunian, Gobernu legitimoa gartzelaratu du kataluniako jendartearen eskakizunei bide emateagatik” adierazi du Bakartxo Ruiz parlamentariak, “honen aurrean ezin gaitezke besoak gurutzaturik geratu eta kalera irtengo gara. Larunbatean Bilbon eta igandean Iruñean egoera salatu eta Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko ditugu”.

Igandean udal plaza beteko da, hainbat alderdi eta eragilek deituta, Kataluniako egoera salatu, demokrazia aldarrikatu eta baita Nafarroako autogobernuari sustengua emateko. Izan ere, eraso zentralistak ez dira berriak eta gure herriak ere ikusi du Nafarroako Parlamentuko ahalmen legegilea Madrilen eteteko mugimenduak. Espainiak errekurritutako 17 foru legeak dira horren erakusle. Horregatik, 155arekin hasitako estatu kolpea gure autogobernuan ere ondorioak izan ditzakeelako, kalera irtetzea beharrezkoa ikusten dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.