Nafarroako EH Bilduk, gaur goizean Hezkuntza kontseilariak datozen Lan Eskaintza Publikoetan zerrenda bakarra moduan ezagutzen den sistema ezartzeko azaldu duen asmoa txalotu nahi du. EH Bilduren ustez, Nafarroako aldaketaren lorpen berri baten aurrean gaude, urteetako diskriminazio eta hizkuntz bazterkeriarekin bukatuko delako.

Gaur egun ere, edozein aurrerapusu oztopatzeko prest egon eta bazterkeriaren alde egiten dutenen aurrean, txalogarria iruditzen zaigu irakasle guztien eskubideak eta berdintasuna bermatzeko Nafarroako Gobernuak duen jarrera irmoa” adierazi du Miren Aranoa, EH Bilduko hezkuntza bozeramaleak, “onartezina zen orainarteko sistema, non gehien zekitenek, hizkuntza bat gehiago menperatzen zutenek, aukera gutxiago izatera zigortuak ziren”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.