Madrilgo Epaitegi Konstituzionalak 18/2012 Foru Legearen kontrako sententzia argitaratu du. Araua, PPren 16/2012 Dekretuak ezartzen zuen botika berrordainketari aurre egiteko onartu zuen gehiengo osoz Nafarroako Parlamentuak. Hain zuzen, pentsionistak, pertsona alargunak, 65 urte baino gehiagoko herritarrak, adin txikikoak diren umerzurtzak eta %33ko elbarritasuna baino gehiago duten pertsonak, botiken berrordainketa horretatik kanpo uztea planteatzen zuen foru legeak, hauek zentzugabekeri horretatik babesteko asmoarekin. Bakartxo Ruiz foru parlamentariak adierazi duenez, ezagutu den sententzia hau larria da, politika propioak eta herritarren bizitzak hobetzeko neurriak hartzeko debekua suposatzen duelako. “2012an onartu genuen lege horren helburua, krisi garaian Espainiako Gobernuak inposatu nahi zuen murrizketarik handienetarikoari aurre egitea zen” azaldu du Ruizek prentsaurrean, “beti injustoa iruditu zaigun berrordainketa hori ez ezartzea erabaki genuen Nafarroan gehiengo osoz, eta Estatuak dakien modu bakarrean erantzun digu, epaitegiekin”.


Bertan behera utzitako lege honek gainera, botika prestazioa Nafarroan bizi den herritar ororendako aitortzen zuen, baita egoera administratibo irregularrean dauden pertsonendako. “Kontutan izanda, hemen Nafarroan legez, osasun arreta unibertsala onartua dugula, Epaitegi Gorenean salatua dagoen legea gainera; egun gertatu daitekeena sinestezina da, paradojikoa, suerta daiteke persona bat medikuarengana joatea bainan botikarik hartu ezin izatea, egoera irregularrean egoteagatik” salatu du Bakartxo Ruizek, “hauxe da Estatuak inposatzen digun egoera, Osasuna eta osasun tratamenduak bezalako oinarrizko eskubideen atzerapausua eta bestelako murrizketen etengabeko mehatxua”.

Gaur ezagutu den sententziak agerian uzten du Estatuaren ofentsiba berzentralizatzailea eta Nafarroa-Estatuaren erlazioaren aldebikotasun faltsua, Madrilek azken hitza baitu beti eta edozein aurrerapusu sozial eteteko epaitegien indarra erabiltzeko zalantzarik ez baitu. “Kafea guztiondako inposatzeko oinarrizko legedia erabiltzen du Madrilek, murrizketak homogeneizatu eta guztiok beheruntz berdintzea bilatuz” Eskubideetan aurrerapausuak eman edo ta egoera zailenetan diren pertsoendako erabakiak hartzea galarazten digute” adierazi du EH Bilduko parlamentariak, “gaur ezagutu dugun sententziaren testuak argi uzten du, Estatuak ez du onartuko Nafarroak bere kabuz erabakitzen duen hobekuntzarik, aurrera pausorik, horrek desoreka eta desberdintasuna eraginen duelakoan. Aurrera egiteko eskubidea ukatzen digute, justicia sozialean sakontzeko eskubidea debekatzen digute”.

Sententzia hau, legegintzaldi honetan gure autogobernuaren kontra ezagutu dugun erasorik handiena dugu. Agerian geratu da, beste behin ere, Nafarroak erabakitzeko duen eskubidea indartu behar dela. Nafarroak aurrera egiteko duen herraminta bakarra izanen da, eskubide sozialetan, lan arloko eskubideetan, hizkuntz eskubideetan…aurrera egin nahi badugu gure erabakiak indartu eta bermatu behar ditugu. Autogobernua, erabakitzeko eskubidea, nafar herritarrakk hobeto bizi daitezen, gizarte justoago batean, erabili dezakegun herraminta bakarra da.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.