Madrildik dator beste behin ere atzerapausua. Epaitegi Konstituzionalak 2013ko Etxebizitza Legean etxegabetzeen aurrean babes neurriak planteatzen zituen puntuak bestan behera utzi ditu. Zehazki, desjabetze bat gertatzen denean egoera larrienetan diren pertsonak eta familiak, kalean ez geratzeko eta etxean bertan geratu ahal izateko adostutako neurria ezeztatu du epaitegiak. “Epaitegi Gorena beste behin ere Bankaren alde kokatu egin da, haien espekulazio interesak babestu ditu, pertsonak eta bereziki behar bereziak dituzten familiak babesik gabe utziz” salatu du sententzia aztertu ostean EH Bilduko parlamentaria den Asun Fernandez de Garaialdek, “Nafarroan etxegabetzeak ekidin nahi genituen, inor kalean geratzea sahiestu nahi genuen, eta beste behin ere Madrildik etorri da murrizketa”.

Epaitegi Gorena beste behin ere Bankaren alde kokatu egin da, haien espekulazio interesak babestu ditu, pertsonak eta bereziki behar bereziak dituzten familiak babesik gabe utziz


Garaialdek epaitegiak bertan behera utzi ez dituen puntuak balorean jarri ditu baita ere. Bi urtetan erabilerarik gabe dauden banku edo ta enpresen etxebizitzak, hutsik diren etxe moduan zerrendatuko dira eta Nafarroako Gobernuko alokairurako poltsa publikora pasako dira. “PP-k bere helegitean ezeztatu nahi zuen beste aurrerapausuetako bat da, beste behin ere bankuen interes espekulatiboak babestuz” adierazi du EH Bilduko parlamentariak.


Beste behin ere agerian geratu da bertan, Nafarroan, erabaki propioak hartu eta hauek defendatzeko dagoen beharra, lege propioak onartuz, bizitza duina eta eskubide guztiak persona guztiondako bermatuak izateko. Horixe da erabakitzeko eskubideaz ari garenean defendatu nahi duguna. Zentzu horretan, Asun Fernandez de Garaialdek urte honetan Nafarroako Etxebizitza Lege propioa onartzeko dagoen premia azpimarratu du, etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartua izan dadin.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.