Asteak dituen bi egunetan Espainiako Epaitegi Gorenak, eskubide sozialetan aurrerapausuak ematen zituzten bi lege ezeztatu egin ditu. Atzo, etxegabetzeen kontrako neurriak aplikatzen zituen Etxebizitza Legearen puntu zenbait bertan behera utzi zituen espainiar epaitegiak, gaur aldiz, pertsona guztiondako osasun arreta bermatzen zuen araua ezeztatu du. Beste kolpe bat estatuaren asmo berzentralizatzailean, Nafarroako aurrerapausu oro mozteko asmoz.
Gaur ezagutu den sententziak agerian uzten du Estatuaren ofentsiba berzentralizatzailea eta Nafarroa-Estatuaren erlazioaren aldebikotasun faltsua, Madrilek azken hitza baitu beti eta edozein aurrerapusu sozial eteteko epaitegien indarra erabiltzeko zalantzarik ez baitu. “Kafea guztiondako inposatzeko oinarrizko legedia erabiltzen du Madrilek guztiok beheruntz berdintzea bilatuz” Eskubideetan aurrerapausuak eman edo ta egoera zailenetan diren pertsoendako erabakiak hartzea galarazten digute” adierazi du Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak, “gaur ezagutu dugun sententziaren testuak argi uzten du, Nafarroako Legea Estaukoarekin bateraezina dela, hau da, ez diote Nafarroari eskubideak zabaltzen eta bermatzen uzten, pertsona guztietara hel daitezen, beren egoera administratiboa zein den erreparatu gabe”. Epaitegi Konstituzionalak bat egiten du Estatuak egoera administrativo irregularrean diren pertsonen gaineko bazterkeria babesten, sistematik kanpo nahi dituzte. “Ezin dugu ahaztu, gaurko sententzia abenduan ezagutu genuenari batu behar zaiola, orduan ere Epaitegi Gorenak botika prestazio unibertsala ezeztatu baitzuen” gogorarazi du Bakartxo Ruizek.

EH Bilduko parlamentariak nafar Gobernuari zuzendutako galdera erregistratu du beren irakurketa zein den ezagutu eta pertsona guztiendako osasun arreta bermatua izateko hartuko diren neurriak azal ditzan.

Ofentsiba honen aurrean Nafarroa ezin da besoak gurutzatuta geratu. Erabakitzeko dugun ahalmena defendatu behar dugu. Hobeto bizitzeko erabakiak har ditzagun. Honetaz ari gara erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunean. Zerbitzuak hobetu, hemen bertatik geure aberastasuna kudeatu, eskubideak aitortu ta zabaldu, egoera larrienean diren pertsonak babestu, gure herrira datozen pertsona guztiak hartu eta eskubide guztiak aitortu…

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.