Egun bakar bat eta pare bat albiste nahikoa izan dira, beste behin ere PSN Nafarroako aldaketatik kanpo dagoela agerian uzteko. Erregimenaren parte dela erakutsi dute berriz ere. Bi albisteak gainera Madrildik iristen dira, alderdiaren benetazko poterea dagoen tokitik. Nafarroan duten ahotsa, Maria Chivitek, bertan duten papera zein den argi utzi du: erregimenaren gobernua erraztea, hots, UPNren gobernua laguntzea. Ez da albiste berria inolaz ere, eta ez du EH Bildu harritu jarrera honek, bainan sozialisten mezu garbituak entzun nahi dituzten horiei begiak irekitzeko balioko duelakoan gaude. María Chivitek ez zuen UPNrekin akordioak lortzeko aukerarik baztertu, bestelako marra gorriak azpimarratu zituen bitartean. Nafarroako herritarren aldaketa asmoak zapuztu zituzten aurreko prozesuak gogora ekarri ditu Chiviteren jarrera honek. 2015ean UPN kanporatu eta erregimena erori bazen, kalearen bultzada eta PSNren beharrik ez zelako izan gertatu zen. PSNrik gabe eraiki da Nafarroako aldaketa eta horrelaxe jarraituko du lanean etorkizunean ere, gizarte anitz eta justoago baten eraikuntzan. PSN eta aldaketa ez dira bateragarriak.

Zentzu honetan, azpimarratzekoa da PSN aldaketatik kanpo dagoela ondorioztatzera eramaten gaituen bigarren albistea. Nafarroako aldaketa, politika sozialetan eta gizarte aniztasunean oinarrituta egoetaz gain, atzera begira, memoria duen aldaketa da.. Zentzu horretan martxan jarri dira hainbat ekimen, omenaldi eta ekitaldi. Horregatik, PP eta Ciudadanosekin batera Frankismoko hilketak epaitzea galarazten duen Alderdi Sozialista, nekez egon daiteke aldaketaren aldean. Beste behin ere Madrilek agerian utzi du PSN-k egin nahi zuen maquillaje ariketa. Aurpegia garbitu arren errealitateak bestelako PSN erakusten digu, Nafarroan bertan etengabe UPN eta PPrekin lerrokatzen dena.

EH Bilduk lanean jarraituko du aldaketan sakontzen eta aurrera egiten, gizarteak eskatzen duen arduraz eta seriotasunez. 2019an aldaketa bizirik jarraituko du kalearen bultzada horri esker, Nafarroa justoago, anitzagoa eraikitzen, duela 4 urte baino hobeagoa den Nafarroa.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.