"Azpiegitura diputatua den Aintzane Oiarbidek azken asteotan erakutsitako koordinazio ahalmen ezak harritzen gaitu, ezin da Nafarroaren bizkar erabakiak hartu, UPNren garaiko jarreretara eramaten gaitu honek” salatu du Iban Asenjo Gipuzkoako batzarkideak Iruñean Nafarroa eta Gipuzkoako EH Bilduko kideek egindako lan bileraren ostean. Mahai gainean N121A eta A15 errepideetako konpontze lanak eta bide mozketak. “Zentzuzko afera baten aurrean gaude, bi lurraldeetan ondorioak izanen dituzten obrak aurreikusten direnean, administrazio batek ezin dio soilik bere buruari begiratu eta ondoko gobernuarekin adostu gabeko erabakirik hartu” adierazi du Maiorga Ramirez foru parlamentariak.

EH Bilduk A15a eta N121A ko konpontze lanak aldi berean ez egitea exigitu egin du, Belateko portuko joan etorriak erabat itota geldi ez daitezen. “Nazioarte mailako garraio kamioiak Belatetik desbideratu eta A15era joatea da zentzuzkoena” azaldu du Ramirezek, “horretarako beharrezkoa da bide hau zabalik izatea eta beraz, bertan egin nahi diren konpontze lanak atzeratzea”.

Gipuzkoako EH Bilduk gainera koordinazio marko egonkorra eskatu dio Diputazioari, “Nafarroarekin hartu beharreko neurriak elkarlanean lantzeko”. Horrekin batera, A15 ez ixteko alternatibak bilatzea eskatu diote diputazioari, trafikoa ez dadin erabat Belatera zuzendu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.