Larunbat honetan Nafarroako hainbat eragilek deitutako Askatasunaren Aldeko Martxan parte hartzeko dei egin du EH Bilduk. Inoiz baino inportanteagoa da nafarron askatasuna eta erabakitzeko eskubidea kaleetan aldarrikatzea.

Nafarroako jendartearen eskubide sozialak, politikoak eta demokratikoak bertan behera utzi nahi dituztenen aurrean, larunbat honetan ozen esanen dugu askatasunean eta demokrazian sakontzen jarraitu behar dugula. Nafarroako jendarteak eta bere instituzioek erabakiak hartzeko eskubidea murriztu nahi badute ere, EH Bilduk lanean jarraituko du Nafarroako herritarrok gure etorkizunaren jabe izan gaitezen.

Kalera atera behar dugu askatasuna aldarrikatzeko, eta xenofobia, diskriminazioa, homofobia eta eskubideen murrizketak bultzatzen dituztenei esateko nahikoa dela eta aurrera jarraitzeko borondate trinkoa dugula.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.