Bilduko Victor Rubio eta Nabaiko Xabi Lasa parlamentariek bat egin dute Nafarroako gobernuaren helburua salatzerakoan "udal zerbitzuen murriztea eta udalen autonomia mugatzea da helburu bakarra. Neurri ekonomizista, baina inolako azterketa ekonomikoetan oinarritzen ez dena".

Bi parlamentarien iritziz mapa lokala berrikusi behar da "baina udal, kontzeju eta mankomunitateko ordezkariekin lanean, hainbat herritan egon gara gu, eta eskaera anitzak izan dira, baina denek zuten eskari komun bat, beraien ahotsa entzun dezala eskatzen diote Nafarroako Gobernuari".

Bildu eta Nabaiko parlamentariak nabarmendu dutenez "UPN iruzurretan dabil, Madrileko legea aipatzen dute eta hori ez da egia, Nafarroako Gobernuaren legeak berrantolaketa administratibo bat besterik ez da, ez ditu eskumenak edota finantziazioa aipatzen. Madriletik iragarri dutena aldiz, tokiko erakundeen eskumenak gutxitu nahi ditu gobernu foralaren eskuetan uzteko eta honek ez baditu nahi eskumen horien pribatizazioa zabalik geratuko litzateke, hori baita azken helburua"

Azaldutako testua

Agerraldi honetan azalduko dugu Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen Mapa Lokalaren inguruko lege proiektuari Bilduk eta Nabaik aurkeztu duten osoko zuzenketa.

Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen Mapa Lokal berriak hutsune nabarmenak ditu. Hasteko, proiektua egiteko prozeduran; izan ere, ez da udalekin ezta talde parlamentarioekin harremanetan jarri.

Proposamenaren helburua argia da: udal zerbitzuen murriztea eta udalen autonomia mugatzea. Neurri ekonomizista, baina inolako azterketa ekonomikoetan oinarritzen ez dena.

Egungo Mapa Lokala berrikusi behar da. Horretan bai Bildu, bai Nabai, ados gaude. Baina irizpideak herritarrei beren beharrak asetzeari begira oinarritu behar eta ez arlo ekonomikoari soilik begira.

Gainera, Nafarroako Gobernuak mehatxua egin du: edo Parlamentuan onartzen da gure proposamena, edo Raxoiren eredua ezarriko dugu.

Madrilen planteatzen ari dena Nafarroako Gobernuarena baino askoz sakonagoa da. Beraz, bi proiektu desberdinak dira, nahiz eta osagarriak izan. Baina mehatxu honekin UPNk bere "miseriak" ere ezkutatu nahi izan ditu. Ezin ahaztu UPN bat datorrela PP lantzen ari den proposamenarekin eta UPNk Nafarroan ezarriko duela, Madriletik etorri diren beste lege batzuekin egin bezala.

Beraz, Nabai eta Bildu ez gaude ados bi proiektu hauekin eta eskatzen dugu eztabaida irekitzea, Administrazio Lokalaren Foru Lege berria denon artean egin ahal izateko, udalen beharrak aintzat hartuz.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.