Gaur Bildu eta Aralar udal taldeok burutu dugun aurkezpena aurrekontuen eztabaidari lotuta erdietsi dugun akordio zehatz baten ondorio da, bain ahorrekin batera Euskal Herria Bilduren baitan konpartitzen ari garen elkarlan dinamikaren fruitu da ere. Elkarlan honek Aralar -NaBai eta Bilduren arteko ekimen zehatz bateratuak ekarri ditu Nafarroako Parlamentuan, eta kasu honetan, Baita Iruñeko Udalean ere.



Izan ere, Udaletxeak bizi duen aurrekontuen blokeoaren aurrean, indar ezberdinen artean aurrekontuen modifikazioak eztabaidatu eta adostasunetara heltzeko beharraren jabe gara.

Gure iritziz, UPNk 2013rako aurkeztutako udal aurrekontuen proiektuak ardatz hartutako lehentasun politikoek ez zuten inolako eduki sozialik, eta milaka iruindarrek bizi duten larrialdi sozial egoerari bizkarra emanez. Gainera, aurrekontu proiektu horrek ez zituen inolako neurririk proposatzen jarduera ekonomikoa berreskuratzeko eta enplegua sortzeko, eta are gutxiago kolektibo ahulenen lan egiteko gaitasuna hobetzeko neurririk.

Bestalde, UPN hiritarren parte hartzea, kultura eta funtsa bibliografikoen sustatzea alboratzeko burubelarri jarraitzen du, eta bereziki, euskara larriki baztertzen tematua dago. Modu berean, behar gehien dituzten auzoen rebitalizazioa ere ez da UPNrentzat lehentasun, eta hala, Iruñeko auzo eta zonalde ezberdinen arteko desoreka areagotu besterik ez du egiten.

Egoera honen aurrean Euskal Herria Bildu osatzen dugun indarrok UPNrekiko alternatiba ezkertiar, aurrerakoi eta anitza eraikitzeko beharra partekatzen dugu. Hiriaren etorkizunak eta hiritarren ongizateak hala eskatzen dute.

Izpide dugun alternatiba oinarri ezkertiar eta aurrerakoiak izan behar ditu, Iruñeko aniztasuna onartuko duena, euskara eta euskal kultura bultzatuko dituena, Udalaren eta Iruñean horren aberatsa den elkartegintzaren arteko interakzioa eta elkarlana berreskuratuko dituena, eta parte hartzea bultzatu eta indartuko duena.

Beraz, ziur gaude oposizioko taldeen arteko elkarrizketa iraunkorra izan behar duela. Gure lehentasuna eduki zehatzen gainean guztion artean akordioetara iristea izango da. Eta horregatik, akordioak lortzeko helburuarekin bilera egutegi bat adosteko gonbitea luzatu nahi diegu oposizioko taldeei. Kasu honetan, aurrekontu modifikazioen inguruko adostasunak erdiesteko bilerak izanen dira, baina Udaletxean bestelako erronkei heltzeko balio dezake ere.

Udaletxean Euskal Herria Bilduren lehenengo ekimena izango den honetan, indarrak bildu eta akordioak lortzea erabaki dugu, hasteko hemen gauden indarren artean, baina aurrerantzean Iruñeko Udaleko indar ezkertiar eta aurrerakoien artean kontsentsu zabala erdiesteko asmo irmoarekin. Ziur gaude UPNrekiko alternatiba eraikitzeko bidea hau dela.

Argi dago UPN ez dagoela egoerak exijitzen duen mailan. Iruñeak alternatibak eta irtenbideak behar ditu, non eta hiritarrentzako horren urgenteak diren lan, etxebizitza, normalizazio politikoa, zerbitzu sozialak edota kultura arloetan. Eta irtenbid ehauek oiarri ezkertiar eta aurrerakoiak izan behar dituzte, bazterketak alde batera utziz, gardentasuna eta hiritarren parte hartzea indartuz.

Helburu honekin, hemen gauden indarrok elkarrizketaren bultzatzaileak izan nahi dugu, eta kasu honetan, zehazkiago, aurrekontuen modifikazioak adostuz justizia soziala, aukera berdintasuna eta elkartasuna bultzatu nahi ditugu, oinarrizko sektore batzuen berreskuratze ekonomikoa indartuz, auzoen arteko desorekak txikituz, elkartegintza eta parte hartzea indartuz, kultura ireki eta anitza zein euskara sustatuz.

Gaur publikoki aurkezten dugun proposamen hau dagoeneko oposizioko udal taldeei helerazi diegu, akordio komun batera iristeko bilkura egutegi bat adosteko eskakizuna eginez.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.