Lor dezagun denon artean ideia-jasa handi bat egitea, eskuinak azken urteotan eraiki duen harresia gaindituko duena.

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/20130204_jardunaldien_aurkezpena.mp3{/audio}

Aldaketa euria ekimenaren 75 eguneko ibilbidea eragingarria izaten ari da. Herritarrekin, gizarte eragileekin eta sindikatuekin abian dagoen elkarlanak argi islatzen du hainbat sektoretan aldaketarako borondatea dagoela. Ireki dugun prozesuan sektore anitzen ekarpenak jaso ditugu.

Guztiek hau dute komunean: Nafarroak eredu berri bat behar du, ezkertiarra, progresista, erabakiak hartzerakoan herritarren parte-hartzea bultzatu eta ahalbidetuko duena. Pertsonak multinazionalen edo eskrupulurik gabeko politikarien aurretik jarriko dituen eredua nahi dugu. Nafarroako Kutxako gertaerak pentsaezina litzatekeen eredua nahi dugu.

Gehiengo sozialak aldaketa eskatzen du. Ideiena, politikena, agintariena. Akordio zabala, zeharkakoa eta sakona adosteko ordua da. Aldaketa soziala eta politikoa lortzeko erakunde bakoitzak bere ardura hartzeko ordua da.

Ez dugu lidergoaz hitz egiten, lana egiteaz hitz egiten dugu. Ahaleginaz eta dedikazioaz oinarrizko zerbait lortzeko: nafar herritarrek bere etorkizunaren jabe izatea.

EH Bilduren konpromisoa eta praktika politikoa herritarren eta langileen ondoan kokatzen dira. Hauen ondoan errealitate berri bat eraiki nahi dugu, Nafarroaren etorkizuna.

Ibilbide hau gurekin batera egin nahi dutenei behar diren aukerak emateko ekinean jarraituko dugu. Beharrezkoa ikusten dugu errealitatearen diagnostiko sakon bat egitea, baina iruditzen zaigu diagnostikoak konpartitua behar duela izan.

Hori da gure helburua Nafarroako egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa aztertzeko eztabaida eta hausnarketa jardunaldietan. Jardunaldiak larunbat honetan eginen ditugu Artikan. Gure analisia konpartitu nahi dugu eta Artikara hurbilduko diren guztien ekarpenak jaso eta eztabaidatu nahi dugu.

Jardunaldiak 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dira. 17 lantalde sortuko ditugu, 25 eremuri buruzko eztabaida sakon bat egiteko:
1. Ekonomia eta Ogasuna + Enplegua
2. Etxebizitza
3. Osasuna
4. Gizarte arreta
5. Lurralde antolamendua + Mugikortasun iraunkorra
6. Industria eta IGI+ Eredu energetikoa
7. Uraren kudeaketa + Kutsadura + Hondakinen tratamendua
8. Nekazaritza eta Abelzaintza
9. Merkataritza eta kontsumoa + Turismoa
10. Euskara
11. Hezkuntza
12. Kultura eta kirola
13. Eskubide zibil eta politikoak + Herritarren parte-hartzea.
14. Berdintasuna
15. Aniztasuna eta migrazioak
16. Gazteria
17. Hirugarren adina

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek www.lluviadeideas.net edo www.aldaketaeuria.net web guneetan eman dezakete izena, inprimakia beteta.

Nafarroako herritarrak jardunaldi hauetan parte hartzera deitzen ditugu. Lor dezagun denon artean ideia-jasa handi bat egitea, eskuinak azken urteotan eraiki duen harresia gaindituko duena. Eztabaidan ekarpenak egin nahi dituzten pertsonak gonbidatu nahi ditugu Artikara hurbiltzera eta bere hausnarketak eta iritziak gurekin konpartitzera.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.