Lehengoan prentsaurreko batean azaldu genuen bezala, larunbat honetan jardunaldiak egingo ditugu Artikan herritarrekin batera etorkizuneko zer nolako Nafarroa eraiki nahi dugun eztabaidatzeko. Nafarroako herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu jardunaldietan parte hartzera:

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/bildu%20artika%20eusk.mp3{/audio}

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek www.lluviadeideas.net edo www.aldaketaeuria.net web guneetan eman dezakete izena, inprimakia beteta.

Jardunaldiak 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dira. 17 lantalde sortuko ditugu, 25 eremuri buruzko eztabaida sakon bat egiteko:
1. Ekonomia eta Ogasuna + Enplegua
2. Etxebizitza
3. Osasuna
4. Gizarte arreta
5. Lurralde antolamendua + Mugikortasun iraunkorra
6. Industria eta IGI+ Eredu energetikoa
7. Uraren kudeaketa + Kutsadura + Hondakinen tratamendua
8. Nekazaritza eta Abelzaintza
9. Merkataritza eta kontsumoa + Turismoa
10. Euskara
11. Hezkuntza
12. Kultura eta kirola
13. Eskubide zibil eta politikoak + Herritarren parte-hartzea.
14. Berdintasuna
15. Aniztasuna eta migrazioak
16. Gazteria
17. Hirugarren adina

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.