EH Bilduk Nafarroako jendarteari dei egin dio larunbat honetako manifestazioan parte hartzeko eta etxegabetzeekin bukatzeko. Etxebizitzarik gabe eta etxebizitza duina izateko eskubiderik gabe familia asko uzten ari diren exekuzio hipotekariak bertan behera gelditu behar dira.

Halaber, orain arte egin dituzten etxegabetzeak berrikusi behar dira, etxebizitzarik gabe edo beste etxebizitza bat izateko baliabide nahikorik gabe dauden pertsonei edo familiei haien etxea itzuliz.

Nafarroan banketxeek etxegabetzeak egin beharrean, herritarrek ordaindu ezin duten etxebizitza NASUVINSA enpresa publikoaren esku utzi behar dute, alogera soziala bultzatu ahal izateko. Horrela, kaltetuek ez dute haien etxea utzi beharko eta alogera soziala ordaintzeko konpromisoa hartuko dute; baina, ordaindu beharreko kopurua familia bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren arabera eta ez da inoiz izanen familiaren sarreren %15 baino handiagoa.

Bukatzeko, EH Bilduk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio etxegabetxeak egiten dituzten banketxeekin harreman ekonomikoak etetea. Neurri hauek guztiak bilten dituen proposamena aurkeztu du EH Bilduk Nafarroako parlamentuan.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.