Nafarroako Parlamentuan enpleguaren inguruko Osoko Bilkuran Bakartxo Ruizek adierazi du "Egoeraz ekonomiko zail honi aurre egiteko eredu bakarra dagoela sinestarazi nahi digutela. Ez dagoela alternatibarik: defizitari eusteko xede bakarraz, murrizketak eta langileen kontrako neurriak ezartzea. Eta horrek zein ondorio duen jakin badakizue: pobrezia eta langabezia. Beraz, eredu horretan oinarrituta, ezin da, inondik inora, kalitatezko enplegua sortzeko proposamen sinesgarririk egin. Baina badago bestelako eredurik, badago bestelako aukerarik, badago alternatibarik."

Patxi Zabaletak, berriz, V. enplegu plana eskatu du Nafarroan, parlamentuan egiten ari den enpleguari buruzko pleno monografíkoan. Enplegu plana parlamentuan adostu behar dela inolako bazterketarik gabe eta kontrol publikoarekin adierazi du. Zabaletak bost proposamen konkretu aurreratu ditu tartean Sakanan, Erriberan, Mendialdean eta Erdialdean Zonas de Urgente Reindustrialización izeneko plangintzak ezartzea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.