Datuek hotzikarak eragiten dituzte. Euskal Herria egiazko larrialdi egoeran aurkitzen da langabeziari dagokionez. 2012. urte amaieran, 233.624 euskal herritar zeuden lanik gabe. Biztanleria aktiboaren %11,44, alegia.

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/20130226_langabezia_Maiorga_euskaraz.mp3{/audio}

Eta Euskal Herri mailan datuak arduratzeko modukoak baldin badira, Nafarroari dagozkion datuak dramatikotzat uler daitezke. Biztanleria aktiboaren %16,2a osatzen duten 50.000 lagun zeuden langabezian Nafarroan, iazko abenduan. Euskal Herriko gainontzeko eskualdeekin alderatuz, Nafarroak bizi duen egoera larria da benetan eta, horren isla da honako datu hau: langabezia tasa altuena duten Euskal Herriko hamar eremutatik sei, Nafarroan daude: Tuteraldea (%15,69), Sakana (%13,88), Agoitzaldea (%13,39), Arga-Aragoiko Erribera (%12,59), Iruñerria (%12,25), y Vianaldea (%12,14). Hain zuzen ere, Erribera eta Sakana dira Euskal Herri osoan langabezia tasa altuenak dituzten eremuak.

Langabeziaren arazoari konponbidea emateko urgentziaz hartu beharreko neurriek, berrindustrializazioa eta aktibazio ekonomiko integrala bultzatzeko plan zehatzak bildu behar dituzte eremu horientzat. Beharrezkoa da plan horiek lehentasunezko diru partidekin hornitzea engaiatutako erakunde guztien aldetik, eta noski, Nafarroako Parlamentuaren eta Gobernuaren gidaritzapean.

Iragan ostegunean burututako langabeziari buruzko saio berezian Nafarroako Parlamentuak hainbat erabaki onartu zituen alor horretan. Orain, hitz eta idatzietatik gertaeretara egin behar da salto. Eta ekintzek inbertsio egiazko eta sakonak eskatzen dituzte. Nafarroako Gobernuak langabeziari aurre egiteko behar adina diru partida bideratzeko obligazioa dauka. Parlamentuko gehiengoaren agindua hor dago eta, gizartearen gehiengoak ere horrela eskatzen dio hainbat eskualdetan burutzen ari diren mobilizazioen bidez. Orain, dirurik ez dagoela esateak ez du balio jada. Dirua egon badagoelako, eta premiazkoa da berrikustea zeintzuk diren diru publikoa xahutzeko erabiltzen ari diren lehentasunak. Nafarroako gizartearen aldarria argia da: hemen eta orain dagoen lehentasun behinena enplegua da.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak enplegua sustatzeko politiketara eta aktibazio ekonomikora bideratu beharko lituzke eskura dituen baliabideak; orain lehentasun gutxiagoko helburuetara zuzenduta dauden baliabideak hain zuzen. Orain bitartean eta, hemendik aurrera ere, EH Bilduk gastuak eta diru-sarrerak birbanatzearen aldeko poposamenak egingo ditu: AHT bezalako inbertsio itzelak atzeratzea, itzalpeko bidesari sistemari zuzendutako diru partiden berrikusketa, Estatuari ordaindutako gehiegizko kupoaren birnegoziazioa, etab. Horretaz gain, neurri fiskaletan sakontzeko unea da, diru-kutxa publikoak gehien dutenen ekarpenekin hornitu daitezen. Eta, bitartean, iruzur fiskal izugarriarekin bukatzeko neurriak hartu behar dira.

Bukatzeko, dei egiten dugu gizarte mobilizazioan indarrak biltzera eta era guztietako erakunde eta eragile sozial eta sindikalen artean elkarlana bultzatzera. Horrela, enpleguaren alde Nafarroako eskualde ugaritan deitu dituzten mobilizazioei gure atxikimentua erakutsi nahi diegu. Hain zuzen ere, Sakanako herritarrei dei egiten diegu etzirako deitutako Greba Orokor deialdiarekin bat egitera.

Era berean, Nafarroa osoko eragile sozial, sindikal eta politikoak bultzatu nahi ditugu martxoaren 9an enpleguaren alde Iruñean deitutako manifestazioan parte hartzera; kaleratze eta lan erregulazio txostenek kaltetutako langile kolektibo ugarik deitutako martxari babesa erakustera.

Gaindegiak egindako mapa:

GAindegiaren mapa

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.