Aralar-Nabai eta Bildu Nafarroa talde parlamentarioek Osasungintza Kontseilariaren agerraldia eskatu dute, Nafarroako Ospitaleko kirurgia gunearen egoera azal dezan, bertako arduradun ohiak eginiko salaketa oso larria baita. Bi taldeek garbi dute Vera Kontseilariak bere murrizketa politikaren porrota ezkutatu nahi duela, inposizioaz baliatuz.

Kirurgia arduraduna bere kargutik kentzeko arrazoietan sakondu gabe ere, salatutako egoera kezkagarria da eta Nafarroako osasungintza publikoaren egoera agerian uzten du. Murrizketen eta pribatizazioen ondorioak ezagunak dira: profesional gutxiago, lan gainkarga eta langileen estresa, aktibitatea murriztea eta itxaron zerrendak luzatzea. Honen ondorioz, osasungintza publikoaren kalitatea kaltetzen eta herritarron eskubideen murrizten ari dira.

Begi-bistakoa da osasungintza publikoko langileek eta erabiltzaileek pairatzen duten egoera eta kirurgia arduradunak azaldutakoa ez dela Kontseilariaren gustukoa, baina Nafarroako osasungintza publikoaren errealitate gordinaren isla da. Eta errealitate honen aurrean, kontseilariak inposiziozko jarreretara eta errealitatea ezkutatzera jotzen du etengabe, argudio guztien gainetik.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.