Bilduren hainbat alkatek adierazi dute beraien udalek udal langileei 2012ko aurrekontuen barruan 14. lansaria ordaindu zietela eta Estatuko Gobernu Delegazioak errekerimenduak helarazi dizkiete udal hauen kontrako mehatxuak eginez.

Jakina denez, Bilduk langile publikoen eskubideak babesteko ekimen desberdinak abian jarri zituen eta horien artean 2012. urteko soldata osoa bere udalek ordaintzea erabaki zuen.

Gogoratu behar da, Nafarroako Parlamentuak ere langile publikoek soldata osoa jasotzeko eskubidea babestu zuela behin baino gehiagotan, horretarako formula desberdinak proposatuz eta adostuz.

Gainera, urte honen hasieran Gobernu Delegazioak eta Nafarroako Gobernuak eskatzen zuten informazioa ikusita, Nafarroako Parlamentuak informazio eskaera hauek bertan behera uztea eskatu zuen.

Halere, Gobernu Delegazioak temati jarraitzen du, Madrilgo aginduak Nafarroako jendarteari eta, kasu honetan, udalei inposatu nahian. Honen aurrean, Bilduren hautetsiek Toki Entitateek bere langileen eskubideak babesteko eskubide osoa dutela berretsi dute.

Bilduren hautetsiek azpimarratu dute 14. lansaria ordaindu duten udalen artean kolore politiko desberdinekoak daudela eta langile publikoen eskubideen defentsa denon artean egin behar dela.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.