Rubalcabak nafar jendartearen ahotsa bahitu nahi du eta eskuinari Nafarroako Gobernua oparitu nahi dio, aldaketarako beharrak eta gogoak aintzat hartu gabe.

UPNren politikari babesa ematera etorri da inolako lotsarik gabe. Badirudi PSNk ahazten duela Nafarroako eskuinaren politikaren ondorioak oso larriak direla herritar gehienontzat.

PSNk eta Rubalcabak azkar ahazten dituzte langabeziaren ondorioak edo zerbitzu publikoen pribatizazioek sortarazten dituzten kalteak eta arazoak. PSN eta UPN ez dira gai izan egoera honi aurre egiteko, urteotan ikusi dugun bezala.

Rubalcabak ez du inolako soluziorik proposatu egun Nafarroan bizi dugun egoeraren aurrean, eta are gehiago esan behar dugu, izan ere aldaketa posible baterako ateak ixten saiatzen ari da.

EH Bilduk aldaketa beharrezkoa eta posiblea dela argi dauka. PSNk jakin behar du, aldaketarako trena abian dagoela, urteotan UPNk eta PSNk ezarritako politikaren porrotaren aurrean gehiengo sozialak nahikoa dela esan baitu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.